NON JAN ETA EDAN  
 

Etxalarko ostatu eta jatetxetan, tradiziozko sukaldeko plater eskeintza interesgarria dago. Janaria izan daiteke herria ezagutzeko arrazoi on bat eta aldi berean ipar Nafarroko tradiziozko sukaldea ere.

 
     
 
HERRIKO OSTATUA
Udalako eraikuntzaren beheko solairuan kokatua dago, herriko enparantzaren ondoan. taberna eta jatetxea da. Bertan eguneroko menua, bokatak, plater konbinatuak, menu bereziak eta bertzelako gauzak dastatzeko aukera dago.
- Ordutegia: 9etatik aitzinera (astelehenetan itxita). www.etxalarherriko.eus / 948 635 465.
   
 
     
 
LA BASQUE ERRETEGIA
La Basque Erretegia herri sarreran kokatua dago. Eguneroko menua daukate astetartez, eta asteburutan berriz erretegiko jakiak; bakailu tortilak, legatza, txuletak, azpizuna, bildotxa eta bertzelako gauzak.
- Ordutegia: 9´terdietatk aintzinera (astelehen arratsaldetan itxita) 948 635 153.
   
 
     
 
ELUTSA OSTATUA
Herriko enparantzaren parean kokatua, udalaren ondoan. Taberna, estankoa eta jatetxea da. Aste tartez ez dira bazkariak ematen. Asteburuetan berriz plater konbinatuak, enkarguzko platerak, sasoiko platerak (bildotxa, mamia, usoa) eta abar.
- Ordutegia: 10etatik aintzinera (astezkenetan itxita) 948 635 191.
   
 
     
 
ETXALARKO BENTA HOTELA
Etxalar Hotela Herritik 4km-tara kokatua dago. Zerbitzu askotariko hotela: ostatua, jandela desberdinak, terraza, logelak, aisialdirako gunea, dantzalekua.... Informazio gehiago: www.etxalar.com 948 635 000.
 
   
 
     
 

LIZAIETAKO BENTA
Benta hau Etxalar eta Sara herrien arteko muga ondoan kokatua dago. Bertan ostatu bat dago eta pintxoak eta plater konbinatuak
eskaintzen dituzte. Alkolak erosi daitezke ere.
Ordutegia: Egunero irekita 9etatik 17tara neguan eta 9etatik 20tara udan. Oharra: eguraldi txarretan itxita egon daiteke. 948 635 079
.