Etxalarko Paisaiak  
 

Etxalarren sobera ibili gabe eta inguruko edozein kaskotara igota, herria eta inguruaren ikuspegi ederrak ikusi daitezke. Herriaren iparraldera goitu ezkero Pirineotako mendikateko lehen mendiak ikusteko aukera dago, hegoaldera jo ezkero berriz Aiako harriak, Larun, Ibantelli… eta holakok ikusteko aukera dago.

Ikuspegi ederrak ikusteko ere, Zugarramurdiko errepideak eskaintzen dituenak nabarmentzekoak dira, batez ere Orabidea eta Baztan aldera doazen errepideak hartu ezkero. Aldi berean euskal baserri bizitzaren eredu ederrak ikusteko parada dago, beraien etxe inguru txukunekin eta aberez inguratuak.