Ugaztunak  
 

Jarraian agertzen diren ugaztunak, zorte pixka batekin herriko mendi edo erreketan topo ditzakezu. Guztiak ez dira agertzen baina bai arruntenak:

Ø Basurdea: Gorputz potoloko animalia, buru luzea, mutur mugikorra eta ile latzez estalia. Omniboroak dira eta estomaka sinplea dute. Masail hezurreko letaginak gora begira dituzte; beraien gauzarik arriskutsuena da, batez ere zaurituak daudenean. Hanka bakoitzean lau behatz dituzte, erdiko biak garrantzitsuenak izanik. Edozein lekutan ibiltzen baldin badira ere oso zaila da menditatik ikustea usaimena fina baitute.

Ø Orkatza: Ilaje leun, motz eta marroi-xuriska kolorekoa. Harrak adarrak izaten dituzte, emeak berriz gutxitan. Azken hauek txikiagoak eta xeheagoak izaten dira. Hausnarkariak dira eta lau leku dauzkate estomakan. Hauek mendietatik bananduak egoten dira. Batzuetan herri ingurutik era ikusten dira.

Ø Azeria: Hanka luze eta meharreko karniboroa, buztan iletsukoa eta larru leun eta gorrixka. Animali digitigradoa da, behatz puntekin bakarrik ibiltzen dena, eta lau behatz ditu eskuetan. Ikusmen eta entzumen fina baldin badute ere, bere usaimena bailatuz ehizatzen dute batez ere. Edozein lekutan ikusten ahal dira, menditik, herri inguruan...

Ø Basakatua: Gorputz arineko animali hau karniboroa da batez ere. Eskutan bortz behatz dituzte eta hanketan berriz lau azazkala indartsu. Itxuraz katu handi bat dirudi eta mendietatik bananduak egoten dira.

Ø Azkanarrua: Gehientsuak gorputz txikia, luzea, meharra eta buztan luzekoa. Ibiltzeko duen era, plantigradoa da, hanka osoa gainean jartzen duela. Bortz behatz ditu hanka eta eskuetan. Bere familiakoak dira baita era Ipurtatsa eta Erbinudea. Hauek menditako edozein lekutan ikusten ahal dira baita ere.

Ø Erbia: Buztan motz, iletsu eta altxatua eta belarri handikoa. Atzeko hankak oso garatuak dituzte eta asko errazten diete lasterka hasterakoan. Goizalde eta ilunabarretan ikusi daitezke batez ere, belati eta mendietan.

 
  BasurdeaOrkatzaAzeriaBsakatua AzkanarruaErbia  
 

Ø Sagarroia: Gorputz guzia, bularra ezik, antzara leun, motz eta marroitsuengatik estalia dute. Eragotziak sentitzen direnean gaztain-moskotsa baten itxura hartzen dute babesteko. Belardietan ikusten dira batez ere.

Ø Untxia: Erbiaren antza handia du baina txikiagoak dira. Hauek erbia baino askoz motelagoak dira. Hauek era goizalde eta ilunabarretan ikusi daitezke batez ere. Hauek erbien leku berdinetatik ibiltzen dira.

Ø Katagorria: Begi eta isats handia duen animali gorrixka honek, erreka bazterretako arboletan ibiltzen dira egunez batez ere. Gutxitan jaisten dira arboletatik.

Ø Satorra: Gorputz potolo, motz eta borobiltxoa, begi eta belarri txikikoa eta hanka motzeko animalia. Ilaje leun, motz eta beltza dute. Aitzineko hankak lurra bazter batera ateratzeko erabiltzen dute. Aitzinera nahiz atzera ibiltzen ahal dira. Hauek mendietako leku leunetan eta belardietan aurkitzen dira.

Ø Arratoia: Gehientsuak tamaina txikikoak dira, mutur aterarekin, buztan luzea eta eskamatsua. Famili berekoak dira baita ere etxeko sagua eta basasagua. Hauek belardi, erreka eta ikuilu inguruetan ibiltzen dira.

Ø Koipua: Bere itxura arratoi handi batena da, ile gris-marroi tartekoa, metro bateko isatsarekin. Gure herri inguruan azken urteetan gailendu dira (Frantziako granja batetik eskapatu ziren). Bi umaldi izaten dituzte urtean 2-9 kumeekin bakoitzean. Gauez ibiltzen dira erreka bazterretan eta era guztietako barazki eta errekako landareak jaten ditu.

 
  ErizoConejoArdillaTopoRataCoipú  
     
  Arrainak  
 

Gure erreketako arrainen dibertsitatea ez da handia. Jarrain arrain ezagunenen azalpen ttitki bat:

Ø Aingira: Sugearen tankera handia du. Bizkarreko, isatseko eta uzkiko hegala bateratua du. Sabelaldeko hegalarik ez du. Gauez ibiltzen dira batez ere. Harri azpitan eta leku ilunetan gordetzen dira. Erreka mantso eta zikintsuetan egoten dira batez ere.

Ø Izokina: Nahiz eta gure herriko erreketan normalean ez diren izaten, Bidasoa ibaian badira. Bizkar gainean bi hegal dituzte, atzekoa erradio gabe eta adiposoa. Itxura gorrixka daukate eta nahiko handiak izaten dira helduak direnean (40-60zm).

Ø Amuarraina: Bere izenak erraten duen bezala, gure erreketan amuekin gehien ateratzen den arraina da. Bere itxura izokinarenaren antzekoa da, baina tamaina ttikiagorekin. Gure erreketan gehien ikusten den arraina da eta hiru mota desberdin aurki daitezke; amuarrain arrunta, amuarrain ortzadarra eta amuarrain alpinoa. Helduak direnean tamaina nahiko handia izaten dute.

Ø Zipriniformeak: Talde honen barruan gure erreketan hain ugariak diren zarboak eta ezkailuak (txipak) ditugu. Ezkailuak tamaina ttikikoak dira eta guttitan gainditzen dute 7-8zmko luzera, zarboak ordea 10-11zm inguru arte ailegatzen ahal dira. Bi arrain hauek gorputzaren luzeran lerro bat dute. Zarboak 2 pare balbula dituzte. Ezkailuak gris ilun kolorekoak dira eta zarboak berriz gris-berdetsua.

 
  Anguila TruchaSalmón Chipa  
     
  Hegaztiak  
 

Udazkena ailegatzen denean aunitz dira gure herrian ikusten ahal ditugun hegaztiak. Ipar Europatik Hegoalderantz, Afrikarantz, joaki diren txoriak urtaro horretan ikusten dira.
Lerro hauetan gurekin urte osoan zehar geratzen diren hegaztiak azaltzen dira. Hauek dira: belatz txikia, Gabiraia, kukua, martin arrantzalea, enara, hontza zuria, miru gorria, putrea, txantxangorria:

Ø Belatz Txikia
Txori hau harrobietan ikusten ahal dugu. Usoaren tamaina beretsua duen txori hau txikiak diren ugaztun eta bertze txoriez elikatzen da. Zoragarria da airean geldirik ikustea hegoak mugitzen dituen bitartean. Hegan egiteko forma horri "cernido" deitzen zaio.

Ø Gabiraia
Aztore bat dela ematen du baina buztana askoz ere luzeagoa du. Gainaldea arbel kolorekoa dauka, eztarri argia eta marra luze batzuekin. Oihu handiak botatzen ditu alarma bezala eta ugalketa garaian "quig,quig,quig," bat. Baso txikietan eta populatutako lekuetan bizitzen ahal da. Bere kabia baso hostodunetan, zuhaixka handietan, zalduetan, belatietan.... egiten du. Bera baino txikiagoak diren txoriak jaten ditu.

Ø Kukua
Kuku aunitz daude Etxalarren baina zaila da ikustea, eta ikusten direnean ez da erraza bere ahotsarengatik ezagutzea. Apirilaren hasieran kantatzen hasten da, eta ekainaren bukaeran isiltzen da, abuztua arte gurekin geratuz. Gero Afrikara itzuliko da. Bere tamaina tortoilaren antzekoa da baina askoz ere buztan luzeagoarekin, eta hegan dagoenean gabirai batekin nahasten ahal da. Intsektu eta hezurgabeekin elikatzen da. Bere kantua :"ku-ku"a da.

Ø Hontza zuria
Hontza zuria gaueko, tamaina ertaineko harrapari eder bat da. Bere ehizatzeko lekuak baratza eta herritik hurbil dauden soroak dira. Bertze harrapariez, saguez eta satorrez elikatzen da. Hemen, gure herrian, bere "sss ssss sss" entzutea udako gauetan erraza da.

Ø Enara arrunta
Enarak jendea bizi den lekuetan hazten ditu bere kumeak, adibidez: etxe, baserri , eta abar. Hagitz altu egiten ahal dute hegan, eta bere arrazakoekin bizitzea gustatzen zaie. Kabia lumaz eta belarrez osatua dago eta bertan paratzen dituzte 4 edo 5 arrautza. Arrautzen inkubaketak 14/15 egun eta txitoen heziketak 18/20 egun irauten dute.

 
   
     
 

TXANTXANGORRIA
Ederra da bere kantua arratsaldean entzutea negua ailegatzen denean. Marroia da goiko aldean, gorri laranjatua lepoan, aurpegian, bularrean eta tripa zurixka ditu. Hanka luze eta finak, begi handiak eta beltzak. Intsektu, zizare eta hezurgabe txikiez elikatzen da.

MARTIN ARRANTZALEA
Gure Tximista errekaren bezalako ur argietan arrantzatzea gustatzen zaio. Adar batean jarrita behatzen du. Zuzenean botatzen da bere harrapakinari mokoarekin apuntatuz eta gezi urdin bat bezala uretan murgiltzen da haren gibeletik . Intsektu eta larbak jaten ditu. Sei edo zazpi arrautza paratzen ditu, 19/21 egunez inkubatuz eta 23/27 egun pasa ondoren txitek kabia uzten dute

PUTREA
Gure hegazti handienetarikoa da eta aunitzetan ikusten ahal dugu bere hegalaldi planeatuan. Bere kabia mendietako amildegi harritsuetan egiten du. Putre handiak geldikorrak dira. Hildako animali handiz elikatzen dira eta ez diete txikiei kasurik egiten . Hegoak zabalak eta buztana motza dituzte. Birsorkuntzak urteko denbora gehiena behar du; neguan, arrautza bakar batez konposatutako inkubazioak ia bi hilabete irauten du, eta ia lau hilabete egoten da kumea kabian.

MIRU GORRIA
Txori ehiztari eta sarraskijale bat da. Bere itzala nahastezina da, buztana "V" formakoa eta hego luzeak ditu. Arbola aunitz dauden lekuetan nahiago du bizi, eta altuak diren adarretan egiten du kabia. Nahiz eta aunitz izan, desagertzen ari dira. Animalia hilez edo hiltzear daudenez elikatzen da eta oiloak, ugaztun txikiak, eta abar bezalako animali bizidun ez hagitz azkarrak ere, jaten ditu.