Etxalarko Baratzeak  
 

Etxalarren baratze aunitz daude herri-gunean eta baita baserrietan ere. Hauen erabilera norberarentzakoa da batez ere.
Lorategiak berriz, gero eta gehiago dira herrian. Gaur egun, etxe aunitzek beraien lorategiaz gain, baratze bat daukate baita ere. Aldi berean etxe aunitzek loreak dituzte leiho eta balkoietan apaingarri gisa.
Jarraian urtean zehar erein eta landatzen diren hazi, landare eta loreak:

Udaberria
Lorategi eta lor-potetan:
Geranioak, huntza, alegriak, begoniak, surfiniak, krabelinak, ezpata-loreak, kalak,..
Baratzean:
- Erein: Patatak, babarrunak, lekak, zaingorriak, perrexila, pepinoa, kalabazina, artoa.
- Landatu: Letxugak, tipulak, tomateak, piperrak, berenjena, zerbak, marrubiak.
- Uzta bildu: Maiatz-ilarrak, babak.

Uda
Baratzean:
- Landatu: Azak, azaloreak, letxugak, porruak...
- Uzta bildu: Patatak, lekak, perrexila, kalabazinak, berenjenak, zerbak, letxugak, tomateak, piperrak, marrubiak...

Udazkena
Lorategi eta lor-potetan:
Landatu: Pentsamenduak, primulak...
* Oharra: Udazkenean geranio eta hiedrak moztu egiten dira, beti ilargia ilbeheran dagoenean.
Baratzean:
- Landatu: Eskarolak, azak....
- Uzta bildu: Artoa, babarrunak, zerbak, letxugak, piperrak, porruak, azak, azaloreak...

Negua
Baratzean:
- Erein: Baratxuriak, tipulinak, babak, maiatz-ilarrak...
- Uzta bildu: Eskarolak, azak, azaloreak, porruak.

Kontutan eduki beharrekoa:
•Nekazarientzat garrantzi handi du ilargiak, esate baterako haziak beti ilargia ilbeheran dagoenean erein behar dira.
•Hortentsiak eta arrosak ere ilbeheran kimatu behar dira. Lan hau abenduan eta urtarrilean egiten da.
•Zuhaitza mozterakoan jakin behar da zertarako erabiliko den. Bere zura materialetarako erabili behar bada ilbeheran bota behar da zuhaitza eta sutarako baldin bada ilgoran .
•Haltza hagitz egur beratza da. Zuhaitza maiatzeko ilargi berrian botaz gero zaila eta iraunkorra izanen da. Horregatik haltza langaiak egiteko erabiltzen da.