Infernuko errota
Izenaren zergatia: Kondaira asko daude leku eta errotan honen inguruan.
Kondaira batek dio bertan lanerako zeuden lan baldintza txarrengatik duela zen hori.
Bertze kondaira batek dio, beherago dagoen zubi batetik deabruak bere burua bota zuela inguruko hizkuntza ezin zuelako ulertu
Bertze batek berriz dio, inguruetan egiten zen ikatzaren txondorrek, kea eta sugarrengatik, infernua zirudiela.
Aipatu kondairaz aparte, badago bertze kondaira bat, herriz herri kantari ibiltzen ziren bi anai dituena protagonista bezala. Laburtuz, Infernuko errota inguruan egiten ziren akelarreetako partaideek, amildegitik bera bota zuten bi anai hauetako zaharrena, akelarrekoek pertsona bat hiltzeko zeukaten konjurua edo errituala hausteagatik. Ordu ezkero larunbatero, Larunbata Santutan izan ezik, gorputz batek erortzerakoan egiten duen soinua eta oihua entzuten omen dira.
Usategietako usazaleen makila
Etxalarko usategietan usoak jaisteko erabiltzen dituzten makilak, artzain baten aurkikuntza omen da. Kondairak dionez artzain hau mendian zegoen bere ardiekin. Ardi batzuk eskapatzera zihoazenean, artzainak makila bat hartu eta ardiei bota egin zien hauek multzotzeko intentzioarekin. Kasualitatez bertatik pasatzen zen uso multzo batek makilari arreta egin zion eta jaitsi egin ziren hegazti harrapari bat zela uste zutelako. Uste denez gertakari honen ondoren Etxalarren usoak sarearekin harrapatzen hasi ziren.
 
Etxalarko Karmen
Etxalarko Karmenen kondairan inguruan, P. Mérimée-k idatzitako liburuan irakurri daiteke. Etxalar aipatzen denean, Karmen, soldadu batek zeraman atxilotua bere laneko kide bateri nabala batekin ebakiak egiteagatik. Kartzelako bidean hitz egiten zihoazela, Karmen konturatu zen bera eramaten zuena euskal kutsua nabaria zuela eta segidako solasaldia eduki zuten:
- Laguna ene bihotzarena, ¿es usted de aquella tierra?- galdetu zion Karmen-ek.
- Elizondokoa naiz - euskaraz erantzun zion soldaduak hunkituta.
- Y yo soy de Echalar- erantzun zuen Karmene . Segidan kontatu zion nola ijito batzuek Sevilla-ra eraman zuten. Momentu hartan, atxilotu zutenean lantegi batean lanean ari zen Nafarrora itzultzeko dirua lortzeko, bere aitaren ondora joateko.

Kartzelarako bide guztian Karmen soldaduari libre uzteko saiakeran zebilen, bai euskaraz edo erdaraz hitz egiten, eskapatzea lortu zuen arte. Eskapatzeko, bularrean kolpe bat eman zion eta ihes egin zuen soldadua ezer egiteko aukerarekin geldituz. Elizondoko soldadu hau atxilotu eta kartzelan sartu zuten.Aitzinago berriro biek topo egin zuten. Ordurako Elizondotar hau, Jose izenekoa, beraz maitemindua zegoen eta soldadu izan beharrean bandolero bezala ibili zen Karmenekin batera. Bien arteko erlazioa era gogor baten bukatu zen.
Herriko bizilagunek diotenez, Karmenen jaiotze baserria, Larrapil-Sarriku auzoko arribeltzeko malda izeneko parajearen inguruan omen zegoen. Inguruan bere txaketa topatu omen zen desagertu zenean.

Sorginkeria Etxalarren
Etxalarko biztanleak ere, Logroñoko 1610. urteko auto fedetako gora beheretan nahastuak egon ziren. Herriko hiru onuradunak, Migel de Olagaray, Labayen eta Tomás de Urrutia, akusatutako jendea defenditzen saiatu ziren beraien etxetara eramanez eta esna mantenduz. Gisa honetan akelarre batean ikusi zituztela ezeztatzen ahal zuten.
1611ko urtarrilaren 12an datatutako dokumentuan, Hualde lizentziatuak, Santu ofizioko komisariak, erraten du Etxalarko konfidenteak ezin izan zutela Eguberri egunean Iruñean egondako akelarrea aurkitu, ez baitzekiten zein lekutan ospatu zen. Konfidenteak erraten zuten mendian gora eraman zietela etxe askoz eta dorrez inguraturiko enparantza batera ailegatu arte. Bertan deabruaren batzordea omen zegoen sorginekin batera, eta hauekin lau alferiz ikurrinak kontzen.

Golarte Jesuitak 1611ko martxoan egindako txostenean ezagutzera eman ziren, zeintzuk egin zituzten akusazioak. Hauen artean haurrak zeuden, beraien gurasoengatik derrigortuak izan zirenak, baita ere 15 urteko artzain bat, atorra baten truke akusazioa bota zuena.
Bertze haur batek, deabruarekin erlazio homosexualak izan zituela esan zuen. Beranduago errandakoa ezeztatu zuen eta onartu zuen dena gurasoengandik laztanak jasotzeko egin zuela, sorginen biktima izanagatik.