XX. mendea  
 

XX. mendean Etxalarren gauza asko desagertu dira. Garai haietan herrira agertu ezkero, lau errota, garrantzizko teileri bat, zerrategi batzuk, baso eta meategi explotazioak bazeuden, baita ere lantegiak eta kisu labeak. Abelzaintza ere oso indartua zegoen arlo guztietan.

Herriko mugetan mugimendu asko egoten zen, herritarren joan etorriekin. Etxalarren jende askok egin du lan kontrabandoan.

Lehen aipatutakoaz aparte, bertze gauza hauek aurkitzen ahal ziren herrian: bi ostatu, musika taldea, albintia, basozaina, behartsuentzako etxea eta abereentzako askak.

Urteak pasatzen joan diren heinean, herriko etxe eta baserriak ustutzen joan ziren herriko biztanlegoaren kopurua asko jeitsiz. Gazteriaren puska haundi bat Ameriketara joaten zen, bertze batzuk berriz sasoiko langile bezala Frantzira joaten ziren

 
   
  Etxalar 1950, plazako malda  
     
 
     
 
  Antzinako historia  
 

Badirudi Pompeyok sortu zuela herria, Pirineoak zeharkatuz, Erromatik zetorrela Pompeyopolis izena jarri zion. Herria gotortu zuen, bere zereginen gunea bihurtuz. Orreagako batailan porrot egin ondoren, Eblo eta Aznar kondeek Carlo Magnoren aginduz Etxalar indarrez hartzen saiatu ziren, baina porrot egin zuten.Santxo Gartzia, Abarka goitizena zeukan Nafarroako lehen erregeak, frankoen kontrako bataila eduki zuen Etxalarko inguruetan eta, herriaren zerbitzu leiala eskertzeko, pribilegioak eta armarri bat eman zizkion abarken irudiarekin (996). Santxo Gartziak biziki estimatzen zuen herria eta horren seinale Sobrarbe gurutzea oparitu zion. Santxo Ramírez Aragoiko erregea Nafarroako errege koroatu zutenean (1076) Etxalartarrek ohore hori ukatu zioten. Gartzia Ramírez, berriz, lagundu zuten errege koroatu zutenean.Santxo Indartsuak frankizia eta foruekin saritu zuen Etxalar, Navas de Tolosako batailan erakutsitako adoreagatik, urrezko katea zeraman ikurra oparituz, hain zuzen geroago Nafarroako armarriak hartuko zuena.

Etxalarko noblezia erromatar eta godoen garaikoa da, betidanik beren lurraldeak eta independentzia mantendu baitutuzte arabiar eta afrikarren inbasioetatik.

XIV. mendean, Etxalar lauhirien (Arantza, Igantzi, Bera Eta Lesaka) erreinuan sartu zen. Honetan Lesakak eta Etxalarrek bakarrik zeukaten erabakiak hartzeko ahalmena.

Urteak pasatzen zihoazen heinean Etxalar borrokan jarraitu zuen lapurtarrekin. Borroka hauetatik, gehi beste antzeko ekintzengantik, hurrengo pribilegio hau eman zion herriari orduan Nafarroako errege zen Don Juan II.ak: artzainek egun berean joan eta etorria egiten ahal zuten belatietaraino beraien abereak bazkatzeko, nahiz eta zeharkatzen zituzten belati, mendi edo lurraldeak erreinukoak izan.

Errege Katolikoek Etxalarko pribilegioak (1512) berretsi zituzten, Granadako setio eta hartzean parte hartzeagatik.
Etxalarrek, nobleziaren, kaparetasun eta leialtasun tituluak dauzka, Iruña, Baztan eta Erronkarik adina.

 
   
       
  Etxalar, 1970ko hamarkadan

 

 

 
     
 
     
 
 
HISTORIAURREA

Historiaurrez hitz-egiteko, antzinako arbasoak utzitako errestoengatik hasi beharra da. Orain dela 2500-3000 urte egindako monumentu megalitikoak dira herrian eta nafarroan dauden arrasto zaharrenak. Etxalarko kasuan hainbat arrasto topatu daitezke Iratzako eta Zenitenelako mendi magaletan, harrespilak, kromletx-ak eta tumuluak batez ere. Hauek Pirineotako kultur megalitikoaren barruan kokatzen dira. Eraikin hauek, hobiratze kolektiboaren benetako mausoleoak dira. Bertan lurperatu ziren gure lurraldetako lehendabiziko biztanleak.
Nahiz eta monumentu megalitikoak egiteko materialak oso eskuragarri eduki, esfortzu handi egin beharra zuten. Garrantzi gehiago ematen zioten hil osteko egoitzari, eguneroko bizia egiteko etxeari baino.
Orduko jendeak artzaintzarekin, zerealen bilketarekin, ehizarekin eta arrantzaren laguntzarekin lortzen zuten bizitza aurrera ateratzea. Bizitzako arlo batzuetan nomaden bizitza eramaten zuten belatiak bilatu behar baitzituzten eta beraien abereentzat, baina beti bizitzeko leku finko bat mantenduz
.