TELEZENTROA
 
 
   
 
Etxalar Tezentroak 2003ko otsailan ireki zituen bere ateak. Garai batean, gunea dagoen eraikina herriko udala, kuartela eta eskola izandakoa da. Gaur egun herriko kultur etxea da eta honen lehen solairuan telezentroa dago.
 
     
  SORRERA: SAREA PROIEKTUA  
 
Proiektu honen bidez herriko biztanleek Informazio eta Komunikazio Teknologi Berrietara (IKTB) sarbidea izan dezaten balioko duen esperientzia pilotoa da hau, herri garatzeko eta bertako kultura mundura zabaltzeko balio izanen duena.
 
 
Funtzionamendua:
Etxalar 800 biztanleko herria izanik, telezentroa martxan edukitzeko kanpoko finantziazio mota bat bilatu beharra zeukan. Azkenean bazkide sistema ezartzea erabaki zen. Honek arraskata handia izan zuen jende askok parte hartu baitzuen ekimen honetan.
Telezentroaren funtzionamenduaren barnean bi helburu nabarmen bilatzen dira. Alde batetik Etxalar eta eskualdeko biztanlegoari IKT-en zerbitzua eskeintzea eta bestetik berriz leku berdinetik IKT-kin erlazionatutako lana sortu.

Herritarrentzat zerbitzua

Astelehenetik ortzilera, arratsaldeko 4etatik 7:40, telezentroak bere ateak irekitzen ditu, erabiltzaileak beraien eguneroko eginbeharrak egiteko; Interneten nabigatu, posta-e kontsultatu, ofimatika lanak egin. Hilabetero IKT-an oinarritutako ikastaro eta mintegiak ematen dira. Aldi berean gunean informatikako manualen eskeintza zabala dago.
 
 
Lana sortu
Gaur egun, Telezentroa Herritarrentzako zerbitzua bezala irekitzeaz arduratzen den langilea, ITB-tan oinarritutako lana burutzen du leku beretik goizeko ordutegian. Oraindik langile bakarra bada bertatik bere lana burutzen duena, etorkizunean pertsona gehiago izatea espero da.
 
 
 
Etxalarko Telelangile taldea