SORRERA: SAREA PROIEKTUA  
 
Proiektu honen bidez herriko biztanleek Informazio eta Komunikazio Teknologi Berrietara (IKTB) sarbidea izan dezaten balioko duen esperientzia pilotoa da hau, herri garatzeko eta bertako kultura mundura zabaltzeko balio izanen duena.
 
 
Funtzionamendua:
Etxalar 800 biztanleko herria izanik, telezentroa martxan edukitzeko kanpoko finantziazio mota bat bilatu beharra zeukan. Azkenean bazkide sistema ezartzea erabaki zen. Honek arraskata handia izan zuen jende askok parte hartu baitzuen ekimen honetan. Gaur DOANEKO da zerbitzua.
Telezentroaren funtzionamenduaren barnean bi helburu nabarmen bilatzen dira. Alde batetik Etxalar eta eskualdeko biztanlegoari IKT-en zerbitzua eskeintzea eta bestetik berriz leku berdinetik IKT-kin erlazionatutako lana sortu.

Herritarrentzat zerbitzua:

Astelehenetik ortzilera, arratsaldeko 4etatik 7:45 (Udan 10:00-13:45), telezentroak bere ateak irekitzen ditu, erabiltzaileak beraien eguneroko eginbeharrak egiteko; Interneten nabigatu, posta-e kontsultatu, ofimatika lanak egin. Maiz, IKT-an oinarritutako ikastaro eta mintegiak ematen dira. Aldi berean gunean informatikako manualen eskeintza zabala dago.
 
 
 
 
     
 
  ZERBITZUAK  
 
   
     
 
EKIPAMENDUA

6 ordenagailu sarean; DVD+RW, 17 eta 19"-ko monitoreak
Interneterako 10MB-ko banda zabala, WI-FI sarea, Hp Officejet 7110 imprimigailua
Canon eskanerra
Software: Win7, Office 2007 euskaraz, Adobe Photoshop, Corel Draw 10.