Kultur Etxeko Ludoteka, 2004an jarri zen martxan. Guneak berexitasun nabarmen bat dauka, bertan ez da begiralerik izaten. Gurasoak dira begirale papera betetzen dutenak.
Ludoteka jolas didaktikoez hornitutako dago eta eroso egon eta sentitzeko altzairu eta inguruarekin; moketa lurrean, kojinak, mahai eta aulki ttikiak, posterrak eta abar. Bertan ere, informatikan lehen pausoak emateko aukera daukate, bertako ordenagailuan multimedia eta Interneten dauden ludotekako jolasekin jolastuz.

Gunea jendearen gustokoa da. Leku honekin herriko gazteenak elkartu eta erlazionatzeko gune bat sortu da. Honen arrakastaren zati handi bat gurasoak izan dira, hauek izan baita orokorrean ireki zenetik, eguneroko martxa eraman dutenak.
 ZERBITZUA DOHAINEKOA DA!!!
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 4etatik 7:40ra. Udan 10etatik 13:40ra.