KULTUR ETXEA TXARTELA
 
Etxalarko Kultur etxearen ekimen berria
 
 
Zer da?
Kultur etxean antolatzen diren ekitaldietan parte hartzeko eskubidea ematen duen txartela.
Zertarako sortu da?
Kultur etxearen finantziaziorako. Bildutako diru guztia ekitaldien antolakuntza eta gastuetarako erabiliko da.
Ezaugarriak:
• Txartelak 12 ekitaldietarako balio du.

• Txartelaren balioa 10€koa da.
• Ekitaldi mota desberdinetarako balio du.
• Nahi den ekitaldietan gastatzeko aukera ematen du.
• Ekitaldi bakoitzeko, zulotxo bat egien da “Kultur Etxea txartelean”.
• Txartela ez dutenek, sarrera arrunta ordainduko dute; 1€.
Ekitaldiak:
• Bat gutxienez hilero.
• Mota desberdinekoak antolatuko dira; Musika, antzerkia, hitzaldiak, tailerrak, eta abar.
Urteko ekitaldia: Ekitaldi berezi bat antolatuko da urtean zehar.
• Bono dunek, nahi izan ezkero, Kultur etxeko agendako ekitaldien iragarkiak mail bidez jasoko dituzte .
Nola atera txartela?
Formularioa bete eta 10€-ko ordainketa egin.
 
     
 
     
 
ERAKUSGELA
     
 
Kultur etxeko gela honetan, era guztietako kultur ekintzak burutzen dira; proiekzioak, erakusketak, hitzaldiak, antzerkia, kontzertuak, eta abar. Edozein motako ekintza bertan burutu nahi izan ezkero, jarri kontaktun gurekin.
 
  Ezaugarriak:
  - 100m2ko gune erabilgarria
- Margoak zintzilikatzeko 50 kako
- 60 eserleku - 7 mahai luze
- Proiekzioetarako pantaila eta kanoia
- DVD irakurgailua eta soinu ekipoa
- Karga jasogailua
- Oholtza mugikorra (2,4m*3,60m)
 

Kontaktua: Jauregieta 4, 31760 Etxalar, Nafarroa. 948 635 386. kulturetxea@etxalar.org

Erakusgela
Jarraitu Kultur Etxea Sare Sozialetan
 
     
 
EKITALDI AIPAGARRIENAK
 

Kontzertuak: Berako musika eskolako ikasleen kontzertua, Irungo txistulariak.
Batzarrak: Euskaltzaindia (2006)
Antzerkiak eta bakarrizketak
Hitzaldi desberdinak
Erakusketa desberdinak: Margoak, eskulanak, argazkiak.
Ikastaroa trinkoak.
Herriko eta Bortzirietako elkarte eta lan taldeen bilerak.
Tailer desberdinak: Malabarrak, sexua gazteetan, etab.
Bertso saioak: Bortzirietako bertso maratoia.
Proiekzioak eta abar.