|
|
|
|
|
ORTZEGUN
GIZEN |
|
|
Etxalarko inauteriei herriko haurrek
ematen diete hasiera ortzegun gizen egunarekin.
Egun honen goizeko partean, haurrak etxez etxe
eta baserriz baserri ibiltzen dira eskian, baserritarrez
jantzita. Etxekoandreek, gozokiak, fruta, arrautzak
eta bertzelakoak oparitzen dizkiete ortzegun gizeneko
abestia kantatu ondoren. |
Arratsalde
partean, Landagain eskolako haurrek, antzerki
lanak antzezten dituzte herriari bira emanez leku
konkretuetan geldituz antzezteko, kasu gehienetan,
edo abesteko. Antzerki hauek, aurreko asteetan
probak egiten ibiltzen dira, ortzegun gizen egunean
ongi atera dadin. Antzerkia antzeztearen ohitura,
aspalditik datorren gauza da. Antzerkien ondotik
haurrentzako berendua eta animazioa izaten da
herriko plazan. |
|
ORTZEGUN
GIZENEKO KANTA
Urtzain gizen
Urtzain gizen
Zingararraultze
bat ez bada bertze
biek hobe (azken estrofa hau berria da)
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
IGANDEAN,
KINTOEN BESTA |
|
|
|
Urte
batzuetatik hona, indartu egin da ospakizun
hau. Duela urte batzuk, kinto batzuk bertzerik
ez ospatzen zuten egun hau. Gaur egun,
herriko generazio desberdinak bakoitzak
bere kintoekin (urte berdinean jaiotakoekin),
bazkari bat eta ondoko parrandarekin ospatzen
dute egun hau. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
INAUTERIETAKO
ASTELEHENA |
|
|
|
Inauteritako astelehenean, herriko gazteak bi
taldeetan banatuta eta baserritarrez jantzita,
baserrietatik ibiltzen dira eskian trikitixa eta
akordeoiaz alaituta. Hauek, ortzegun egunean bezala,
dirua batez ere, arrautzak, fruta eta bertzelakoak
lortzeko, ortzegun gizeneko kanta berdina abesten
dute. Egunean zehar, hiru otordu egiten dira:
Goizen denak gosaltzeko biltzen dira, bazkaltzeko
tenorean batzuk Armitx baserrian bazkaltzen dute
eta bertze berriz Usazaleen txabolan. Gero gau
partean, afaltzeko biltzen dira eta honen ostean
musika izaten da, egunari bukaera alaitsu bat
emateko. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
INAUTERIETAKO
ASTEARTEA |
|
|
|
Inauterietako asteartea mozorroen eguna da. Goiz
partean mozorro eta karrozen erakustaldia egiten
da herriari bira emanez, trikitixa eta akordeoiak
giroa alaituz. Urte batzuetan leku konkretuetan
parodia batzuk antzezten dira. Eguerdian denak
bazkaltzeko biltzen dira herriko jatetxe batean.
Honen ostean musika, animazioa edo ekitaldiren
bat antolatzen da eguna bukatu arte. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|