BESTAK GAUR EGUN  
 
 
Etxalarko herriko bestak abuztuaren 14 eta 18a bitartean ospatzen dira. Herritar eta bisitarientzat oso atseginak diren egun hauetan, ekitaldi desberdinak izaten dira bortz egunetan zehar. Urte gehienetan herriko bestek segidako banaketa izaten dute: 14a besten bezpera eguna, 15a patroiaren eguna, Andra Mari eguna, 16a haurren eguna, 17a zehaztu gabea, eta azkenik 18a, Asau eta jubilatuen eguna.
 
Bestetako ekitaldi aipagarrienak eta urteetan zehar antolatzen direnak eta tradizioak bihurtu direnak hauek dira: Herri afaria, herriko dantzarien emanaldia, herri kirol saioak, haurrentzako jolasak, Mus txapelketa, herriko gazteen arteko herri kirol desafioa, pilota partidak, dantzaldiak egunero, jubilatuen bazkaria eta asaua ermitan.
 
Bestetako historiari gainbegiratu bat emanda, gaur egun burutzen ez diren ekitaldiak izaten ziren herriko bestetan, tartean betizuak herriko enparantzan, antzaren lasterketak, txirrindularien lasterketak, zaldi lasterketak. Baita ere gaur egun burutzen direnak, herri kirolak, pilota, dantzaldia, eta abar.
 
 
 
 
 
     
 
  BESTETAKO HISTORIA  
 
   
- Bestetako bitxikeriak:
Jarrain Etxalarko bestetan izandako hainbat gertakarien bitxikeri biltzen dira. Denak XX. Mendekoak dira.
o 1935. Plazan dantzatzen zen jendea normalki. Euria egiten zuenean, berriz, kuartelaren arkupean, egungo kultur etxe azpian.
o 1941. Sokatira desafioa: Herritarrak baserritarren kontra.
o 1945. Andremaritarako alkatearen bandoa. Portaera ona espero zuela jendearengatik, ez zitezela izan zigortzeko egunak, moraltasun eta ohitura onen kontrako jokaerengatik.
o 1947-1948. Herriko bestetan, goizeko 1etik 7ak arte, inolako soinurik ez zela onartuko, bandoa eman zuten
o 1951. Herriko bestak bortz egunez luzatu zituzten eta gastuetarako diru bilketa egin zen. Ostatuek, herriko amerikanuek eta bertze herritarrek egin zuten ekarpena
o 1966. Mutil eta neska dantzari taldeak prestatu ziren, herriko bestetarako, Juan Antonio Arburuaren zuzendaripean
o 1969. Gazte batzordearen esku izan zen bestak prestatzea, Ud
albatzak dirua emanda.
o 1985. Etxagaraian ostatua plantatu zuten gazteek, zenbait kultur ekitalditarako dirua biltzeko.
1932ko bestetako programa
- 14a. Ezkilak eta altxaferoak, 12etan. 17etan. Berako Musika Bandarekin dantzaldia, 20ak arte, eta berriz 22etatik 1era.
- 15a. 6etan diana. Arratsalde eta arratseko 6-8 eta 10-1etan dantzaldia
- 16a. Pilota partida 11etan: Lesakako Antonio eta Etxalarko Modesto Iriarte, Lezoko Otegi eta Biurrarenaren kontra. Arratsaldean, 12-15 urtea artekoen 2 kilometroko lasterketa. Gero dantzaldia, aitzineko egunetako orduetan.
- 17a. Pilota partida 11etan: Lesakako Antonio eta Castillo, Donostiako Pedro Segura eta Etxalarko Modestoren kontra. Arratsaldean eta arratsean, dantzaldia.
- 18a. Paletazko partida, Etxalarko Frantzisko Bizente eta Pedro Irisarri, Alejandro Leza eta Juan Iturriaren kontra. Arratsaldeko 4etan, haurrentzako jokoak. Ondotik, dantzaldia.
 
 
 
     
 
  AUZOETAKO BESTAK  
 
 
Herriko bestetatik kanpo, Etxalarko auzo batzuetan beraien besta propioa ospatzen dute. Lehen auzo gehiagotan antolatzen bazen ere, gaur egun auzo gutxi batzuk bakarrik jarraitzen dute. Segidan ospatzen duten auzoak:
 
URRITZOKIETA: Besta eguna meza batekin asten da Santa Krutz-eko ermitan. Honen ondotik bazkaria, auzoko Sainduneko zubi ondoan izaten da. Arratsalde partean, mus partidak eta musika izaten dira.
- Eguna: Santa Cruz eguneko igandean. Lehen ohitura zen Santa Cruz egun berean ospatzea eta igandean ere
.
Sainduneko zubia
 
 
LURRIZTI EDER: Garai batean emakumeak ez zuten ospakizunean parte hartzen. Lehen ospakizun hau Goienetxegaraiko bordan ospatzen zen, haur egun berriz Agerbereko bordan ospatzen da. Auzo honetan, bertzetan bezala, besta auzoko jendearen arteko bazkari batean oinarritzen da eta honen bazkalondoa.
- Eguna: Maiatzako lehenengo igandean.
 
 
Fiestas 2011: Consigue tu ticket para el Asau
 
 
 
   
Bertze bestak Iñauteriak Bezpera Herri kirolak Dantzariak