GASNA FERIA  
 
Urtetik urtetara egun berezi hau indartzen ari da. Egunean zehar hainbat ekitaldi eta ikuskinak antolatzen dira. Goizean gasna lehiaketa eta artisau erakustaldia izaten dira, gero bazkari bat izaten da frontoian artisau eta herritarrekin. Honen ondotik bertsolariak eta bertzelako ekitaldiekin bukaera ematen zaio egun berezi honi.
 
     
 
 
     
 

 
     
 
  HAURREN EGUNA  
 
Ikasturte bukaeran ospatzen da egun hau. Goizetik erakusgai egoten dira eskolan urtean zehar eskolan haurrek egindako eskulanak. Eguerdian haurrek bazkari bat izaten dute herriko pilotalekuan eta honen ondotik ekitaldi bereziak izaten dira haurrentzako; jokoak, antzerkia eta abar.
 
 
     
 
     
 
 
     
 
  SAN JUAN SUA  
 
Egun honekin, ohitura den bezala, orain dela gutxi arte, Axolorroko izeneko tokian su handi bat egiten zen. Gaur egun, ospakizun hau herriko plazan burutzen da. Garai batean aste batzuk lehenagotik, herriko haur eta gazteak, etxez etxe joaten ziren kartoia, papera eta antzeko erregaiak biltzera.
Egun honen ilunabarra ailegatzen denean, bildutako multzoari su eman baino lehen, berendu-afaria antolatzen da herriko frontoian eta ondotik herriari bira ematen zaio joare handi batekin soinua eginez. Behin bira bukatzerakoan, bildutakoari su ematen zaio. Errelekuan bertze su txiki batzuk pizten dira haurrak gainetik salto egiteko, tradizio den bezala.
 
 
     
 
     
 
   
     
 
     
 
  USATEGIETAKO IGANDEA  
 
Ospakizun hau urriko hirugarren igandean ospatzen da. Egun honen goiz partean jendea Usategietara igotzen da bertako aitzinako ehiza sistema berezia ikustera eta bidenabar usoak harrapatzen ikustera ere. Arratsaldez bestak herrian jarraitzen du. Berbena bat izaten da arrats partera arte. Ohitura den bezala, dantzaldiaren atsedenaldian dozena bat uso bizirik eta bertzelako gauzak zozketatzen dira.
 
 
 
     
 
 
     
 
  OLENTZERO  
 
Egun hau haurrentzat bereziki egun xelebrea eta polita izaten da, Olentzero bai dator!. Ospakizuna arratsaldeko mezarekin asten, bertan Olentzeroren kanta abesten baita. Mezaren ostean elizako arkupetik hasita, herriari bira ematen da Olentzeroren irudia eramanez eta leku konkretutan geldituz abesteko. Egun honekin bai neskak eta bai mutilak baserritarrez jantzita ibiltzen dira. Herriari bira eman ondoren lunch bat izaten da partaide guztientzat, haur eta txistularientzako bereziki. Ondotik bakoitza bere etxera joaten da gabon gaua bere familiartekoekin ospatzera.
 
 
     
 
   
 
 
 
 
 
     
 
  ELA-ELA  
 
Urte zahar egunean, goiz goizetik, herriko haur eta gazteak etxez etxe eta baserriz baserri eskian ibiltzen dira Ela-Ela abestia kantatuz. Ohitura den bezala eskian bakarrik goizean ibiltzen dira eta baserritarrez jantzita egoten dira haurrak. Eguerdian etxeratzerakoan, saskia goxoki, fruta eta bestelakoekin beteta eramaten dute.