Pilotaren historia Etxalarren

Garai batean pilota jokoetan zaldunak nahiz plebeioak jokatzen zuten. Orduko jokoak antza gutxi zeukan gaur egun jokatzen denarekin. Hasieran frontisen kontra baino, luzera jokatzen zen gehiago. Aurrerago frontis kontra jokatzen hasi zenean. elizako horma eta atariak izaten ziren lekurik gustukoenak pilotaleku bezala erabiltzeko. Horren lekuko Etxalarko elizaren “eliz-xoko” izeneko paretan dagoen debekaldia. Idatzi honek erraten du pilotan jokatzen duenari 2 pezetako isuna jarriko zaiola.
 
 
XX. mendean Etxalarko herria usoen eta pilotarien herria bezala ezaguna zen.
 
Etxalarko pilotariak: Vergara anaiak eta Arribillaga anaiak
- Vergara Anaiak

Esku pilotan, oso ezagunak izan ziren Bergara anaiak, Martzelino eta Xalbador. Lehena, zaharrena, atzelaria zen eta gazteena berriz aurrelaria. Biak profesionalak izatera ailegatu ziren. Xalbador Bergara (Bergara II), bikoteka txapeldun 3 alditan atera zen.

Marcelino Vergara (Vergara I)” Etxalarko mutila”
Marcelino Vergara Larralde (Vergara I), Etxalarko mutila bezala ezaguna pilota munduan (Goiti-izena Aitona bezala ezaguna zen pilotaren kronistak jarri zion ), 1943ko maiatzaren 16an jaio zen Etxalarko Anduetzeta auzoko Etxebertzea etxean eta Donostian hil zen 2010ko urriaren 10ean 67 urte zituela. info+
Salvador Vergara (Vergara II edo “Vergarilla”)
Salvador Vergara Larralde, Vergara II bezala ezaguna, Etxalarko Anduetzeta auzoko Etxebertzea etxean jaio zen 1952ko maiatzaren 19an. Salvadorrek 1973. urtean egin zuen debuta profesionaletan, 1992an Asegarcerekin fitxatu zuen eta 1993 urte jokatzen aritu zen, belauneko lesio batek frontoiak uztera derrigortu zuten arte. Info+
 
- Arribillaga anaiak

Pala modalitatean pilotari handiak eman ditu herriak ere. Hauek Arribillaga anaiak ziren. Hauetan zaharrena, Federiko (Agustin anaia) izenekoa, modalitateko pilotaririk handienetako izatera ailegatu zen.

Federico Arribillaga (Arribillaga I)
Etxalarren jaio zen, 1953ko irailaren 5an Etxalarko Iñarreta auzoko Joanaberria izeneko etxean. Palako modalitatean, historiako jokalari onenetakoa izan zen, 2. hoberena Manolo Iturriren ondotik eta baita azkeneko palista klasikoa. Pertsona oso maitatua zen pala munduan eta “Palako kapitain handia” bezala ezaguna zen ere. Pilotari bezala bere kolpearen potentziagatik nabarmentzen zen. Aspalditik Getxo bizi zen. 56 urte zituela Bilbon hil egin zen. Info+
Agustín Arribillaga (Arribillaga II)
Arribillagatarren anai zaharrak, bere anaiarekin alderatuz , ez zuen kirol ibilbide hain oparoa eduki. Gutxienez urte batzuk, pala modalitatean profesionala izatera ailegatu zen. Etxalarko Iñarreta auzoko Joanabarrena etxean jaiotako hau ere, 1951ko uztailaren 13an hain zuzen ere, bere garaipenen artean, bere anaiarekin lortutako nabarmentzen da. 1981an, garai berrietako lehen Espainiako txapelketa irabaztea lortu zuten. Info+
 

Pilota gaur egun Etxalarren

Gaur egun afizioa ez bada aitzinakoa bezalakoa, oraindik ere herriko haurrak herriko eta eskualdeko txapelketetan jokatzen dute. Guzti honen antolakuntza Altxata Kultur eta Kirol elkarte eramaten du; txapelketak, entrenamenduak, materialak eta abar...

Frontoiko Tasak: Ikusi hemen (Zergak)