Etxalarko ehiza-tokiak

Etxalarko herrian ehizarako afizioa handia izan da betidanik. Horren seinale bere lurraldetan sakabanatuak dauden hiru ehiza-toki. Hauen izenak Usategieta, Urtsumiatsa eta Gorospil dira.
USATEGIETA
Ehiza-toki honengatik oso ezaguna da herria eta batez ere bertan irauten duen aitzinako sarezko ehiza modalitate zaharrarengatik. Usategietako ehiza-tokia Iarmendi mendian kokatuta dago, mugaren ondoan. Bertako ehizatzeko postu gehienak enkantez bidez banatzen dira, bertze batzuk berriz herriko ehiztarientzat gordetzen dira.
Usategietan ehiza irailetik aitzinera hasten da lehenbiziko tortoila, biligarro eta txarrekin. Uso saioa berriz urriaren batetik azaroaren 20aren alderarte irauten du. Bertan ehizatzeko haizerik egokiena ipar edo ekialdeko haizeak dira.
Uso sasoia irauten duen bitartean, zaindari bat egoten da bertako legedia ehiztari eta bertzelakoak bete dezaten, nahiko berezia baita sare bidezko ehiza motarekin batera delako eskopetakoa. Zaindariak izandakoak: Rafael Genua, Martin Sansiñena, Juan Miguel Arburua, Juan Angel Bertiz eta bertze aunitz. Azken urteetan zaindari lanetan Jose Angel Goienetxe dago.
 
URTSUMIATSA
Ehiza-toki honetara Zugarramurdira doan bidea jarraituta ailegatzen da. Bertan 25 bat ehiza postu daude sakabanatuak mendi magalean eta bakarrik usoa sasoian ehizatzen da. Haizeari dagokionez Usategietako kasuaren kontrakoa da. Hemen haize egokiena hego-haizea da. Bertan ehizatzen, Usategietan ehizatzen ez dutenak izaten dira edo Usategietan egun txarra denean.
 
 
GOROSPIL
Gorospileko ehiza-tokia herriko mendebaldean kokatua dago. Urtsumiatsa bezala, herritarra izan behar da bertan ehizatzeko eta bakarrik uso sasoian ehizatzen da. Bertze ehiza-tokiekin alderatuz, Gorospilen ehiza postuak lurrekoak eta trepa gainekoak dira.