KOKAPENA  
 

Etxalarko herria Nafarroako iparraldean kokatuta dago, bortzirietako herririk ekialdearrena izanik. Iparraldean Bera eta Sarako herriekin egiten du muga, ekialdean Baztaneko bailararekin, hegoaldean Bertizaranarekin eta mendebaldean berriz Igantzi eta Lesakarekin. Etxalarko lurraldea 47km2 neurria dauka.
Etxalarrek Bidasoa aldeko legatu guztia biltzen du: Kontrabando ekintza biziak, lanbro eta euri finagatik apaindutako belardi berdeak, pago basoak.... eta Euskara ondare kulturala garrantzitsuena bezala. Taldean joateko eszenategi paregabea da, bidenabar Pio Barojaren pertsonaien abenturak girotutako lekuak ikusirik.

Jentilizioa: Etxalartarra

Biztanleak 2012an: 826.
Etxalarko hirigunea, mendiez inguraturik dago, herria haizeetatik babestuz. Klima oso hezea da, baina aldi berean epela eta osasuntsua. Etxeak, gehientsuak nahiko handiak dira eta harriz eta egurrez eginak dira batez ere. Etxeez aparte, Etxalarko herrian badira bertze gauza aunitz edozeinen kuriositatea asetzeko modukoak; Usategiak, inguru naturala, ondare arkitektoniko eta kulturala, ospakizunak...
 
Etxalar hitzaren esanahia: Larre etxea, larre (bazka) herria edo larre aunitz dagoen herria.
 
AILEGATZEKO
Irun eta Iruña batzen dituen errepidea hartu, N-121 hain zuzenki , 67. puntu kilometriko arte. Hemen Etxalarrera doan eskualdeko bidea (NA-4400) hartu eta lau kilometro egiterakoan herrian aurkituko gara. Etxalarrera bertze lekuetatik ere ailegatzen ahal da, adibidez Saratik datorren errepidea (D-932) hartuta edota Zugarramurditik datorrena hartuta.