BIZIMODUA  
 

NEKAZARITZA eta ABELZAINTZA
Gaur egun nekazaritzan eta abeltzaintzan jende gutxik jarduten du. Lehengo garaiekin alderatuz, gaur egun baserrietan, lehen baino askoz ere abere buru gutxiago dago. Badira ahalik ere oraindik ere animaliekin lan egiten dutenak, zerri esplotazioak, ahate loditegiak eta artaldeak dituztenak. Lehen edozein baserri edo etxeetan behiak, ardiak eta bertzelako animali domestikoak izaten ziren. Gaur egun abereak dituzten baserriak, kopuru txikiagoan dituzte, oraindik mantentzen baldin badituzte behintzat, eta kasu batzuetan ordu arte gutxiago izaten ziren abereak, gehiago agertzen hasi ziren; pottokak, ahuntzak, behorrak. Hauek batez ere belardiak eta mendi bazterrak garbi edukitzeko erabiltzen dira.
Nekazaritzan herrian ia ez dago jardunik. Garai batean herrikoa etxe eta baserria guztiak berain lur eremua zeukaten, bertan patata, artoa, arbia, ilarrak eta bertzelakoak erein eta landatzeko. Gaur egun landa edo baratzen ibiltzen direnak, afizio, ohitura eta jakien kalitateagatik egiten dute. Soro aunitzetan fruta ondoak landatu dituzte baita ere.
Baserriaren bertze bilakaera nabarmena izan da, Landa etxetan bihurtzearena. Baserri asko, egoera txarra ikusita, landa etxetan bihurtu dira. Etxalar, Nafarroako landa etxe gehien dituen herria da.

 
 
INDUSTRIA
Sektore honetan, herriko jende aunitzek egiten du lan, baina gehienek herritik kanpo. Herrian, sektore honen barne badaude zerrategi bat, zurgindegiak, kalitatezko galtzerdien enpresa bat eta pentsuen kooperatiba bat. Gero, ere badira eraikuntza munduaren inguruan lan egiten duten langile autonomoak edo enpresa txikiak.
Eskualdeko enpresetatik, garrantzi handia dauka herriko biztanleagoarentzat Bera eta Lesaka arteko zonalde industrialean kokaturik dauden Alco eta CSI Transformados enpresak, bertan jende askok egiten baitu lan.
Lorpen  -  Fábrica de calcetines
 
   
ZERBITZUAK
Zerbitzuen sektore honek, turismoa konkretuki, herriaren ekonomian garrantzi handia dauka. Urte guztian zehar, karrikan eta mendietatik banandurik dauden landa etxeak, kanpotik etorritako jendeaz betetzen dira. Usategiak ere erreklamo onak izaten dira udazkena partean, herriko kale, jatetxe eta tabernak girotzeko.
Eguneroko zerbitzuei dagokionez, Etxalarren edozein herri txikian topa daitezken zerbitzuak aurki daitezke; okindegia, janari dendak, mediku kontsultategia, eskola, harategia, eta abar.
Herriko ostatua