AUZOAK  
 

Etxalarko hirigunean etxe gehientsuak nahiko handiak dira eta harriz eta egurrez eginak dira batez ere. Kaleetan zehar pasiatu ezkero, etxeen sarrerako ateburutan batzuen eraiki datak ikusi daitezke (XVI - XVIII) eta hauen armarriak nola ez. Etxeetaz aparte, Etxalarko herrian badira bertze gauza aunitz edozeinen jakin nahia asetzeko modukoak; Usategiak, Iñarretako gurutzea, errotak, eskuzko garbilekua...

 
 

Herriko auzoen kokapena ikusita bereizketa ttiki bat egiten ahal da, alde batetik hiriguneko auzoak eta bertzetik baserrikoak. Hirigunekoak Andutzeta, Iñarreta, Jauregieta, Antsolokueta, Beolaldea, Goikolanda eta Behekolanda dira. Auzo guztiak, herria gurutzatzen duten errekengatik bananduak daude, batez ere Tximista eta Arteneko errekengatik banatuak daude.

Baserritako auzoak berriz hirigunearen inguruan daude kokaturik. Beraien izenak Gorosurreta, Lurriztiederra, Urritzokieta, Larrapil-Sarriku Lakain-Apezberro eta Orizki auzoak dira. Auzoak osatzen duten baserriak, herrian dauden etxeen antzekoak dira baina, bere ingurunean landa eta belati ederrak dituzte, beraien lanak egiteko eta abereak bazkatzeko.
 
BISITA BIRTUALAK
 
 
 
 
ETXALARKO MAPAK: Herrigunea eta baserri auzoak
 
 
  Baserria: Bizia eta eboluzioa  
 

Bizia:
Neguko hilabeteetan aziendak baserritako edo mendietako bordetan egoten dira. Jateko batez ere, idortutako belarra eta pentsua ematen zaie. Hilabete hauetan lehenbiziko arkumeak jaiotzen dira eta hauekin batera lehenengo gasna eta mamia jateko aukera ere. Udaberrian, egunen hobekuntzarekin, aziendak belardira ateratzen dira.
Ekaina, uztaila, abuztua eta irailean belardietako belarra moztu eta eguzkitan idortu egiten da, ondoren metatu edo fardoak egin. Gaur egun ere bolak egiten dira. Lehen baserri askotan belarra etxeko ganbaran gordetzen zen gero belar hau behiak eta ardiak bazkatzeko erabiltzeko. Ilargiak garrantzi handia du belarra metatzerakoan. Belar meta egiteko unean ilargia ilgoran baldin badago, belarra arrunt idorra ez egonda ere, kalitate onekoa aterako da; alderantziz, belarra ilbeheran metatzen bada, eta ez badago arrunt idorra, belarrari errautsa eginen zaio eta behiak edo ardiak ez dute gustura jaten. Udan, egun batez, baserritarrak herrira jaisten dira, berriki moztuak izan diren ardien ilea saltzeko.
Belarrarekin egiten den bezala, irailean iratzea pikatu, idortu eta metatu egiten da, urtean zehar aziendari azpiak moldatzeko. Urte osoan aziendari azpiak ateri eta gorotza pilatu egiten da. Frogatua dago gorotza dela ongarririk hoberena lurrarentzat. Neguko hilabeteetan ongarri hau belardiak gorozteko erabiltzen da.

Eboluzioa:
Baserriko lanak uztearekin batera, baserriaren ingurua asko aldatu da auzo aunitzetan. Batzuetan lantegi txiki edo antzeko eraikuntzak egin dituzte, bertzetan berriz etxe inguruko belardietan, arbolak, pinuak edo fruta arbolak landatu dituzte eta bertze kasuetan baserriak landa etxetan bihurtu dituzte.
Orain baserrietan, lehen egiten ziren lan guztiak ez dira egiten. Gutxi batzuk daude bakarrik, baserria dutenak bizimodu bakarra bezala. Jende askok baserrietan lan egiteko kondizio txarrak ikusita, bertze lan batean hasteko beharra ikusten zuen, herrian bertan edo herritik kanpo
.

 
 
Sorry, your browser doesn't support Java(tm).