SAREA proiektua
 
Herriko biztanleek Informazio eta Komunikazio Teknologi berrietara sarbidea izan dezaten balioko zuen esperientzia pilotoa zen hau, herriko kultura mundura zabaltzeko balio izanen duena.
PARTE-HARTZAILEEN HELBURUAK
 
  - Azpiegiturak:
IKTBen esparruan trebakuntza eta zabalkunderako gune teknologikoak sortu zen Etxalarko kultur etxean, Telezentroa.
 
  - IKTBetarako sarbidea:
Helburu hauek epe laburrean erdietsi ziren, 2000 - 2.001 denbora tartean, hain zuzen ere.
 
 
Herri mailan:
- Herrietako kolektiboei IKTBen mundura sarbidea erraztea.
- Herriko mikro-ataria sortu aurrez hautatutako kolektiboekin.
- Munduari erakutsi herriko kultura eta herritarren bizimodua, ezin egokiagoa den erakusleihoa baliatuz: Internet.
- Herria eta bertako kultura promozionatu.

Maila orokorrean:
- Landa-inguruneko kolektibo ezberdinek IKTBetara sarbidea izan dezaten metodologiarik egokiena aztertu.
- Ekimen hau aurrera atera ahal izateko antolaketa-egitaraurik egokiena bilatu.
- Herrietako mikro-atariak ekoizteko esperientzia lortu: antolaketa-koordinazioa, sendotze artistikoa, herriko edukien zein eduki orokorragoen egituraketa, zuzendaritza teknologikoa.
- Esperientzia piloto honen bidez ikasitakoa Piriniotako makro-ataria garatzeko baliatu, halaber, espedientea egin hurrengo Programa de Iniciativa Comuniaria INTERREG III deialdian hautagai gisa aurkezteko.

 
  - IKTBn finkatzea:
Helburu hauek epe ertainerako zeuden planteaturik, egitasmoaren fase desberdinen bidez lortzeko edota ekimen berrien bidez, azken hauek datozen urteetan zehar esperientzia honi jarraipena emateko bideratuak izanen dira, beti ere.
- Herriko kolektiboen eguneroko ekintzak IKTBetan osoki txertatzea lortu.
- IKTBetarako sarbidea demokratizatu, gune teknologiko publikoak kolektibo guztiei zabalik edukiz.
- Mikroatarien finkatzea eta eta mantenimendua lortu, edukiak etengabe berrituz eta garatuz. Alde honetatik, bi herrietako kolektiboek parte hartzea sustatu behar dugu.
- IKTBekin lotutako lanpostu kualifikatuak sortu (bereziki Interneterako edukiak sortzera bideratuak). Lanpostu hauen helburua lizateke landa-eremuetako biztanleria bertan geditzea erraztea.
- Tele-lana eta tele-ikasketa sustatu landa-eremuak garatzeko helburuarekin.
- Bi herriok elkarri eta halaber munduari aurkeztea.
- Landa-eremuen ezaugarriak sendotu. Gizarte globalizatuak dakarren arriskuetako bat uniformizazioarena da. Uniformizazioa saihestu nahi da herriko aberastasuna eta aniztasuna Internet bidez zabalduz eta herrietako biztanleriak zuzenki parte-hartuz eginkizun horretan.
- Bi herriok eta oro har Pirinio ingurua promozionatu bai turismo mailan eta bai enpresa mailan.
 
  - Mugaz bertzaldeko lankidetza:  
  - Ekintza bateratuak egin ahal izateko muga fisiko eta administratiboak gainditu.
- Metodologia bateratuak sortu edota ezarri IKTBen garapenerako landa-eremuetan.
- Metodologien aplikazioan izandako esperientziak trukatu.
- Ekimen honek dakartzan zailtasunak eta aukerak era bateratuan ebaluatu.
- Trukaketa elektronikoa sustatu (e-posta, zerrendetan parte-hartzea, salerosketa elektronikoa, chata, e. a.).
- IKTBak baliatuz burutu daitezkeen mugaz bertzaldeko kolaborazio-ekimen bateratuak bultzatu: ikasleen arteko trukaketak, gazteen artekoak, enpresariak, e. a.).