Etxalarko argitalpenak

Etxalarko argitalpenak

– Liburuak, DVDak,CDak…

Etxalarko Etxeen izenak (Liburua) 15€

Egileak: Pello Apezetxea Zubiri eta Patxi Salaberri Zaratiegi

Hizkuntza: Euskara

Etxalarren bere historian zehar izan diren eta gaur egun diren etxeen zerrenda bilduta dago. Honetan denboran podorez, etxeen izenak jasan duten aldaketak biltzen dira, hauen ebakera, kokalekua eta etimologia azalpenak ere.

Etxalarren historiako zenbait jakingarri (Liburua) 12€

Egilea: Pello Apezetxea Zubiri

Hizkuntza: Euskara

Liburu honetan Etxalarko historia laburbildu dago garai desberdinetan zatitua eta garai bakoitza gai desberdinetan sailkatuta dago. Liburu oso interesgarria Etxalarko historiaz hornitzeko.

Etxalarko Kronika eta kontakizun zaharrak (Liburua) 7€

Egilea: Pello Apezetxea Zubiri

Hizkuntza: Euskara/Gaztelera

Kaputxinoa izandako Teodoro Arburuak idatzitako kronika eta kontakizun zaharrez osatutako liburu interesgarria.  Liburuak Pello Apezetxeak egindako azalpenez hornitua dago ere

Joandakoaren oroigarriak: Etxalarko hilarriak (Liburua) 9€

Egilea: Pello Apezetxea Zubiri

Hizkuntza: Euskara

Lan eder honetan Etxalarko elizako atarietan erakusgai dauden hilarriak bilduta daude. Lan honen hasieran herrian dauden aitzinako aztarnen azalpenekin hasten da. Ondotik elizako lorategietako hilarrien azalpena eskaintzen da.

Bi erreka arteko Andre Maria eliza (Liburua) 3€

Egilea: Pello Apezetxea Zubiri

Hizkuntza: Euskara

Etxalarko Andra Mari elizaren inguruko lan txukuna. Liburu honetan elizaren informazio guztia dago; eraikinaren historia eta eboluzioa, barneko apaingarri, erretaula, organo  eta bertzelakoen azalpena eta kanpoaldeko lorategiko hilarri, eguzki erloju eta bertzelakoena ere. Santa Krutz ermitaren informazio ere badakar.

Etxalarko Xoko eta Jendeak erretratuetan (Liburua +CD) 8€

Egileak: Edurne Elizagoien eta Maite Irisarri

Hizkuntza: Euskara

Etxalarko biztanleak utzitako argazkiekin osatutako bilduma. Eduki guztia bi formatutan dago, liburuan eta CDan. Lan honetan gai eta kontu desberdinen argazkiak daude; Bestak, ehiza, elizkizunak, eskola, familiak, inauteriak eta bertze aunitz.

Las palomeras de Etxalar (DVDa) 5€

Egileak: Pyrene P. V

Hizkuntza: Gaztelera

Etxalarko herriak duen berezitasunetako bat dira bere usategiak. Usoak sareekin harrapatzeko sistema honek 600 urte baino ditu eta gaur egun praktikatzen jarraitzen da udazkeneko hilabeteetan.

Karmen Etxalarko Pastorala Ikuskizuna eta liburua 20€

Egileak: Karmen Etxalarkoa Pastorala elkartea

Hizkuntza: Euskara (Ikuskizuna) / Eusk. Gazt. Fran. (Liburua)

2017ko irailaren Etxalarko herrian ospatu zen pastoralaren grabaketa Pendrive formatuan. Aldi berean Karmen Etxalarkoa Pastoralaren liburua hiru hizkuntzetan.

*Oharra:  Bakarka hartu daitezke (Pastoraleko Pendrive-a 18€ / Liburau 5€)

Bortziriak Solasean –  Liburua + DVDa 25€

Egileak: Jon Abril eta Maite Lakar

Hizkuntza: Euskera

Bortzirietako bortz herrietako euskararen inguruko liburu interesgarria. Bertan aipamen kulturalak, ohiturak, pasadizoak eta bertzelakoak biltzen ditu.