Aurkezpena

Kultur Etxea

– Aurkezpena

Eraikin honek historia handia dauka atzetik. Bere bizitzan zehar erabilera desberdinak izan ditu; herriko etxea, kuartela, eskola eta 2001eko berripen lanen ondoren, herriko Kultur Etxean bihurtu zen. Kultur etxea martxan jarri zenean ez zeukan inondik ere, gaur egun daukan bizia eta mugimendua eta gutxiago ere barrenak daukaten itxura.
Telezentroaren sorrera izan zen, Etxalarko Kultur Etxearen abiapuntua. Gune hau Kultur Etxean martxan jartzearekin batera, lehen aldiz ireki zituen ateak eraikin honek. Ondotik, aipatzen diren bezala, sortzen joan ziren bertze gune guztiak; liburutegia, ludoteka eta turismo gunea. Denak lehen solairuan kokatuak daude. Bigarren solairuan berriz, erabilera anitzeko gela dago. Honen erabilera denboraren poderioz handitzen joan da eta gaur egun herri mailan edozein motatako ekitaldiak antolatzerako orduan erreferente bat da. Kultur Etxea, herriaren bizitzarako, gaur egun elementu guztiz beharrezkoa bihurtu da. Honen erabileran bi garai desberdintzen dira, batetik ikasturtea garaia (arratsaldeko jarduerarekin) eta bertzetik uda garaia (goizez irekitzen da). Urtean zehar, sasoiaren arabera, gune bakoitzaren erabilera aldatuz joaten da, momentuko beharretara egokituz.
Kontaktu datuak:
Ordutegia:
  • Ikasturtean (Iraila-ekaina): 16:00 – 19:45
  • Udan (Uztaila eta abuztua): 10:00 – 13:45